Urtarriletik martxora, argazkilaritza ikastaroa eskainiko da Orozkon, Urtzi Veraren eskutik. Astelehenetan eta asteazkenetan egingo da, 17:30etik 19:00etara, eta larunbatetan, 10:00etatik 13:00ak arte.
Prezioari dagokionez, hilero 60 euro ordaintzeko edo ordainketa bakarra egiteko aukera dago.
Interesdunek abenduaren 30a baino lehen burutu behar dute izen-ematea, Induma Informazio Bulegoan, infoinduma@yahoo.es idatziz edo 94 633 99 45 zenbakira deituz.