Gazteek dituzten lonjen fenomenoa oso hedatuta dago Euskal Herrian; balikete udazken eta neguko klimatologiaren ondorioz -hotza, euriaizatea. Bestalde, koadrilarekin egoteko eta, oro har, lagunekin denbora pasatzeko irtenbide bihurtu dira.
Gauzak horrela, gazteriak baliatzen dituen lokalei buruzko prozesu parte-hartzailea abian jarri zuen urrian Orozkoko Udalak, horiei buruzko diagnostikoa elkarlanean egiteko helburuarekin.
Urriaren 23an, ostiralean, lehenengo bilera gauzatu zen eta, bertan, proiektuarekin aurrera egiteko interesa dutela adierazi zuten bertaratutako 15 eta 25 urte bitarteko orozkoarrek. Hori dela eta, azaroaren 24an, asteartean, proiektuaren bigarren batzarra eskaini dute Gaztetxokoan, non lonjen funtzionamenduari buruzko xehetasunak adosten hasi diren, besteak beste, lonjak erabiltzeko jardunbide egokiaren dekalogoa (segurtasuna, bizikidetza, kontratu-harremana udalarekin, erabilera eta funtzionamendu arauak, etab.).
Horrekin batera, topaketak aprobetxatuz, herriko gazteen arazoak, beharrak eta proposamenak identifikatu dituzte. Aurrerantzean horiek ere kontuan izango dituzte: formakuntza, aisialdia eta enplegua, esaterako.
Orozkoko Udalarentzat tokiko gazteriaren parte-hartzea ezinbestekoa da prozesu hau erabilgarria, aberatsa eta etorkizunari begira erreferente izateko.