Indarkeria Matxistaren aurkako Egunaren inguruan eginiko marrazki lehiaketaren sari banaketa burutu du Matxintxu Orozkoko emakumeen elkarteak. Isabel Palacio eta Maddi Lejarreta gailendu dira aurtengo edizioan, helduen eta haurren kategorietan, hurrenez hurren.
Helduen kategoriari dagokionez, Yasodhara García orozkoarra sailkatu da bigarren postuan. Haurren kategorian, bestalde, Janire Zaballa eta Haizene Uriarte izan dira bigarren eta hirugarren sailkatuak. Zorionak irabazle guztiei!
Txapelketa hau Matxintxu elkarteak antolatu du, Orozkoko Udalaren, Museoaren eta Tartekari Sarearen laguntzarekin. Guztira, bost sari banatu dira: 200 eta 100 euro helduen kategorian eta 90, 65 eta 45 euro haurren kategorian.