Balorazio positiboa egin du Orozkoko Museoak, COVID-19ak eragindako osasun egoera gorabehera

Erabiltzailearen aurpegia Orozkoko Udala 2021ko urt. 26a, 07:00

2019ko urtearekin alderatuz gero, alde nabarmena egon da ekainean jasotako bisitari kopuruari dagokionez: 2020an, 473 pertsona eta, 2019an, 1.089. Hala ere, aipatzekoa da pasa den ekainean Bizkaiko eta inguruko herrietako auzokideak baino ezin zirela museora gerturatu.

Gainera, 2019an, eskolako bisitei eta egindako ekintzei esker 520 pertsona inguru hurbildu ziren; azken urte honetan, ordea, ezin izan da aukera hori baliatu.

Uztaila eta abuztua, bestetik, antzekoak izan dira, COVID-19ak eragin duen egoera kontuan harturik. Irailean ere, aldea eskasa izan da, 2019an bi erakusketa egon zirelako.

Jatorriari dagokionez, eta osasun egoera dela eta, ia ez da bisitari atzerritarrik egon. Gehienak EAEkoak eta, batik bat, bizkaitarrak. Espainako Estatutik etorritakoen kasuan, Kataluniako eta Madrilgo turistak nabarmendu daitezke.

Gorbeiako Turismo Bulegotik ere, naturarekin lotutako bisita gidatuak egin dira uda-udazkenean, eta horietako bat Orozkon gauzatu da, Izartzako pagadira, hain zuzen ere. Guztiak COVID-19aren neurriak bermatuta gauzatu dira, eta pozik erantzun dute parte-hartzaileek.

Udazkeneko jardunaldiei dagokienez, Europako Ondareren Jardunaldiek eta 'Orozko inguruan duzun museoa' egitarauak, segurtasun neurrietara egokituta, oso harrera ona izan dute. Eskerrak eman beharra dago hurbildu ziren pertsona guztiei, baldintza zail hauetan kultura lantzen jarraitzeagatik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide