Azterketa garaia dela eta, Osasun Zentro lokal ohia -Lehendakari Agirre plazan- ikasteko gela moduan erabiltzeko aukera dago.
Zerbitzu hau eskuragarri egongo da urtarrilean eta otsailean zehar. Egungo osasun egoera dela eta, edukiera mugatua ezarri da.
Interesdunek udaletxera jo beharko dute erabileraren inguruko informazio zehatza jasotzeko, HAZera (Zubiaur Plaza, 3 - 1. solairua).
Eskaera e-postaz edo telefonoz (946 33 96 33) ere egin daiteke.