Nerbioi Ibaizabal Gaztedi programaren barnean, gazteei eta familiei bideratutako hainbat tailer antolatu ditu Orozkoko Udalak. Zehazki, DBHko 4. eta Batxillergoko 2. maila artean dauden gazteei zuzenduta daude.
Bertan, gaur egun dauden aukera akademiko eta laboralak azalduko dira, hala nola, unibertsitatea, lanbide-heziketa eta atzerrian ikasteko aukerak. Bestalde, guraso eta seme-alaben arteko elkarrizketa gaitasunak landuko dira.
Horrez gain, lan merkatuaren eskaera aztertuko da, besteak beste, irtenbide gehiago dituzten aukerak eta inguruko lan merkatua ikertuz, gazteek gustuko dutena ahaztu gabe.
Otsailaren 2an eta 4an gauzatuko dira Orozkoko Gaztetxokoan, gazteak 17:00etatik 19:00etara eta familiak 19:00etatik 21:00etara. Izena eman nahi izanez gero, infoinduma@yahoo.es posta elektronikoko helbidera idatzi beharra dago.