'Zaunk' animaliak babesteko elkartearekin batera, herriko txakur galdu edo abandonatuak erreskatatzeko egiten du lan udalak.
Tamalez, gaur egun bi txakurrek jarraitzen dute familia berri baten zain: Cor eta Madi. Biak emeak dira eta 2015ean jaio ziren. Adopzioa gauzatu bitartean, Orozkok 7€ ordaintzen ditu egunero txakur bakoitzeko.
Informazio gehiago jaso edo animaliak adoptatu nahi izanez gero, Zaunk elkartearekin harremanetan jar daitezke interesa daukatenak, elkartearen egoitzan (Amatza auzoa, 5), 946 810 616 telefono zenbakian edota www.zaunk.com webgunean.
Orientazioa
Animaliak derrigorrezko txiparekin eta dagozkien txertoekin entregatuko dituzte beti. Gainera, txakurrak ezagutzeko tartea eskainiko diete familiei. Horrekin batera, egokitzeko orientazio profesionala jaso dezakete txakurrak adoptatzen dituzten familia berriek.