CSI tailerra eskainiko da Orozkon STEAM Bizilabe programaren barnean

Erabiltzailearen aurpegia Orozkoko Udala 2021ko ots. 15a, 07:00

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Nerbioi-Ibaizabaleko udalerrietako gazteria-sailek, Elhuyarrekin elkarlanean, 10 zientzia- eta teknologia-tailer antolatu dituzte. Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes eta Zeberioko gazteguneetan eta Urduñako Alondegia Gizarte-etxean eskainiko dituzte tailerrak gaian espezializatutako ikertzaileek. Gainera, onlineko bi tailer ere eskainiko dira eskualde osorako.

Orozkoren kasuan, CSI tailerra eskainiko da aurrez aurre, otsailaren 27tik martxoaren 27ra arte 18:00etatik 20:00etara. Izena emateko, infoinduma@yahoo.es  helbidera idatzi beharra dago.

COVID-19aren pandemiaren kontrako neurriek ahalbidetzen badute, tailerren azken saioan eskualdeko enpresa bat bisitatuko dute gazteek. Horri esker, aukera izango dute eskualdeko lan-jarduera gertutik ikusteko eta zientzia- eta teknologia- arloetan diharduten profesionalak ezagutzeko. Era berean, enpresa horietan lan egiten duten emakume profesionalen jarduna ezagutzera emateko asmoz, hainbat horma-irudi egingo dira, eta herrietako gazteguneetan, udal-guneetan edota sare sozialetan zabalduko dira.

Hauek dira Nerbioi-Ibaizabaleko gazteguneetan eta online eskainiko diren tailerrak:

  • CSI tailerra: misteriozko istorio bat argituko dugu bakterioei eta genetikari lotutako esperimentuak eginez.
  • Sukalde-zientzia: zientzia erabiliz, sukaldean arituko gara.
  • Kriptografia eta kode sekretuak: kriptografia eta kode sekretuen teknikak ikasiko ditugu, eta escape room bat eraikiko dugu.
  • Steam Challenge: denetariko zientzia- eta teknologia-esperimentu eta -ekintzak egingo ditugu.
  • Onlineko tailerrak:
    • Sukalde-zientzia: zientzia erabiliz, zuzeneko onlineko saioen bidez, sukaldean arituko gara.
    • Steam Challenge: denetariko zientzia- eta teknologia-esperimentu eta -ekintzak egingo ditugu.

Izen-emateak

Tailerrak doan izango dira, eta gune bakoitzaren COVID protokoloak zehaztuko du parte hartzeko toki-kopuruaren muga.

Tailer hauek 2007 eta 2009 urteen artean jaiotako gazteei zuzenduta daude.

Steam challenge tailerretarako izen-ematea Urduñako Alhondiga Gizarte Etxean edo www.urduna.com webgunean egingo da.

Online tailerren kasuan, izena emateko inprimakia bete beharko da, eta hemen argitaratuko da: https://www.nerbioiibaizabalgaztedi.eus/ edo https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/nerbioi-ibaizabal

Izena emateko epea 2021eko martxoaren 18an amaituko da.

Tailerrak

Orozko

  • CSI tailerra: otsailaren 27tik martxoaren 27ra, 18:00etatik 20:00ak arte. IZEN-EMATEA: : infoinduma@yahoo.es
  • ONLINE - Sukalde-zientzia: Aste Santu ostean IZEN-EMATEA: Webguneko formularioaren bidez
  • ONLINE - Steam Challenge Aste Santu ostean IZEN-EMATEA: Webguneko formularioaren bidez

* ONLINE tailerren datak aurrerago jakinaraziko dira udal iragarki-oholetan, sare sozialetan eta Bizilabe eta Nerbioi-Ibaizabal Gaztediren webguneetan.

Informazio gehiago nahi izanez gero:
946 33 99 45 (Zaloa Rotaetxe García) - nerbioiibaizabalempleo@gmail.com
https://www.nerbioiibaizabalgaztedi.eus/
https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/nerbioi-ibaizabal

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide