Orozkoko iraganari eta aurrekariei buruzko datuak ezagutzeko, herritarrek eskura dute 'Familias de Orozko' webgunea, https://sites.google.com/view/familias-orozkoko-familiak, udalaren webguneko beheko bannerrean ere eskuragarri dagoena.
Lan etnografikoa eta memoria kolektibokoa da, 1900 eta 1937 artean herrian jaiotako familiei buruzko informazioa biltzen duena, aldi horretan jaio edo bizi izan ziren pertsonak baserrietan kokatuz.
Webgunea Maite Egiak, Garbiñe Sarrionandiak eta Sabin Etxebarriak garatu dute. Etxebarriak zein Egiak udazkenean genealogiari buruz emandako hitzaldietatik sortu da.
Webgunearen helburua Etxebarriak urte luzez landutako datu-basea eskuragarri jartzea da. Bere lankideen, udalerriko ahozko iturrien eta askotariko dokumentu-materialaren laguntzarekin osatu zuten.
Orozkoarrek beren ezagutzak bidaltzeko aukera dute "laguntza/Ayuda" atalean, non sailkatu ezin izan diren familiak zerrendatzen diren. Kasu horretan edo edozein akats edota omisioren berri emateko, orozkogms@gmail.com helbide elektronikora idatz daiteke.