Gaztetxokoak dagoeneko antolatu ditu martxoko eta apirileko ekintzak. Inoiz bertaratu ez direnek lehentasuna izango dute izena emateko orduan. Aukeratutako eguna baino astebete lehenago eman behar da izena, gutxienez —izena emateko egun berezietan eta oporraldietan izan ezik—.
Izen-ematea konfirmatzeko, SMS bat iritsiko zaie egokitutako eguna eta orduarekin. Tokia egokitu zaien pertsonek baino ez dute jasoko mezua; SMSrik ez bada iristen, zozketan ez zaiela tokirik egokitu esan nahiko du. Zozketak Gaztetxokora joan baino astebete lehenago burutuko dira.
Izen-emateak posta elektroniko bidez (infoinduma@yahoo.es) edo Indumako telefonora deituta (94 633 99 45) egin ahal izango dira soilik.
Bestalde, Aste Santura begira, ekintza bereziak antolatu dituzte martxoaren 20tik apirilaren 11ra. Kasu honetan, martxoaren 15ean amaituko da izena emateko epea.