Beste behin ere, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko egitarau anitza prestatu du Orozkoko Berdintasun Sailak, egungo osasun egoerara egokituta. Izan ere, nabarmentzekoa da COVID-19aren aurkako segurtasun neurriak bermatuko direla.
Lehenengo ekitaldia hilaren 5ean izango da; Beatriz Ibáñez idazleak El latido de Rhina liburua aurkeztuko du Donibane Aretoan, 19:00etan.
Hurrengo egunean, martxoaren 6an, ‘El rescate’ antzerkia eskainiko du Besarkada konpainiak, 19:30ean, Donibane Aretoan.
Martxoaren 8an bertan, Matxintxu emakumeen elkarteak antolatuta, ohiko kontzentrazioa gauzatuko da Zubiaur Plazan, 19:00etan.
Hilaren 12an, KulturBarikuak ekimenean, 'Luze edo motz' ikuskizuna eskainiko da Donibane Aretoan, 19:00etan.
Haurrei zuzendutako ekintzei dagokienez, martxoaren 8ko astean ‘Zazpi neska ausart’ ipuin kontalariaz gozatzeko aukera izango dute Eskolako ikasleek.
Bestalde, martxoaren 9an, 16an eta 23an eta apirilaren 13an eta 20an “Gestión de tu tiempo y teletrabajo: ¿Concilias en tiempos de coronavirus?” ikastaroak burutuko du Cristina Zabaleta coach eta psikologoak Laia Eskolaren Barnean, 18:00etatik 20:00etara, Kultura Etxean.
Zinema eskaintza feminista
Donibane Aretoan, emakumeekin lotutako lau film emango dira hileko igandeetan, 19:00etan: ‘La boda de Rosa’, ‘El balcón de las mujeres’, “Madame Curie”, eta “Las mil y una”, martxoaren 7an, 14an, 21ean eta 28an, hurrenez hurren.