Hilaren 20an, larunbatean, tokiko produktuen merkatua eskainiko da Zubiaur plazako frontoian. Bertan, eskualdeko elikagai eta artisautza ekoizleak bilduko dira. Orozkoarrek 10:00etatik 14:00ak arte erosi ahal izango dituzte kalitatezko produktuak.
Beste behin ere, Gorbeialde Landa Garapenerako Elkarteak antolatuko du azoka, Orozkoko Udalaren babesarekin, 'Herri bat merkatu bat' proiektuaren testuinguruan.
Erosketak egiten dituzten pertsonen artean, tokiko produktu-loteak zozkatuko dira.
Azpimarratzekoa da COVID-19aren aurkako segurtasun-neurriak beteko direla, hala nola edukiera murriztua. Jendetza saihesteko, herritarrei eskatzen zaie erosketak azken ordurako ez uztea.