Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana 2021-2024 abiatu da Orozkon

Erabiltzailearen aurpegia Orozkoko Udala 2021ko api. 7a, 16:27

Udalak konpromiso erreala eta esplizitua hartu du bere gain genero-berdintasuna aintzat hartzen duen udalerria eraikitze aldera ahalik eta ondoen lan egiteko. Plan berria aho batez onartu zen martxoaren 9an izandako udal ohiko osoko bilkuran.

Udalbatzak aho batez onartu zuen martxoaren 9an 'Orozkoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana'. Funtsezko tresna da esku-hartze publiko koordinatua, koherentea eta eraginkorra ahalbidetzeko. Gainera, udal-arlo guztiak inplikatuta daude.

Biztanleria osoak genero-berdintasuna aintzat hartzen duen udalerria eraikitzeko helburuarekin ahalik eta ondoen lan egiteko konpromiso erreala eta esplizitua hartu du udalak. Zazpi urte baino gehiagoz, eskura dituen baliabideak bideratzen eta inbertitzen ari da helburu hori lortzeko.

Berdintasun Zerbitzua 2008an sortu zen Orozkon, eta 2009an onartu zen 2009-2011 urteetarako lehenengo Berdintasun Plana, 2014. urtera arte luzatu zena. Urte horretan, bigarren plana jarri zen martxan eta indarrean egon zen azken hau onartu arte.

Helburu garrantzitsuak lortu dira azken lau urteetan. Hala ere, garrantzi handiko erronkak daude lortzeke: Euskadiko VII. Planean ezartzen diren Berdintasunerako Gobernantzaren helburuak bultzatzen jarraitzea, Berdintasun Zerbitzuak estrategikotzat jotzen dituen proiektuak garatzea eta udal-sailen inplikazio- eta autonomia-maila handitzea ekintza nagusien garapenean.

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide