2021eko Zinegoak jaialdiaren film laburren proiekzioaz gozatzeko aukera izango dute orozkoarrek apirilaren 16an, 19:00etan, Donibane Aretoan.
Honako ikus-entzunezko lanak eskainiko dira: Leo y Álex en pleno siglo XXI (gaztelaniaz), Mall (alemanez, azpitituluekin euskaraz eta gaztelaniaz), Karaoke (gaztelaniaz), La amante (gaztelaniaz), Red bay (euskaraz eta gaztelaniaz, azpitituluekin) eta Hemen. gaur. Berriz (euskaraz, azpitituluekin gaztelaniaz).
Bertaratu nahi izanez gero, infoinduma@yahoo.es posta elektronikoko helbidera idatzi beharra dago aldez aurretik.