"Liburuekin olgetan" lelopean, apirilaren 23an izango den Liburuaren Eguna dela eta, bi irakur txoko gauzatuko dira udal liburutegian.
Lehenengoa, 17:00etan, LH-ko 1. eta 2. mailetako ikasleei egongo da bideratuta; bigarrena, ordea, 18:15ean, 3. eta 4. mailakoei. Saio bakoitzak ordubete inguru iraungo du.
COVID-19a dela eta, edukiera mugatua ezarriko da. Parte hartu nahi izanez gero, aldez aurretik izena eman behar da Induman apirilaren 12tik 22ra, 94 633 99 45 telefono zenbakian edo infoinduma@yahoo.es helbidean.