Apirilean deitu ditu Udalak 2021eko udaberriko auzo batzarrak; zehazki, hilaren 15etik 24ra izango dira.
Horietan, honako gaiak jorratuko dituzte: auzo bakoitzean eginiko ekintzak, azkenengo batzarrean jasotako eskaeren egoera eta zabor-tasa berria (5. tarifa, 10,5 eurokoa) bilketa puntutik 600 metrora dauden etxeentzat. Tasa aldaketa hori aurreko auzo batzarren barruan proposatu zen.
Martxoaren 30eko Biltzar Orokorrean, ordezkariek auzo bakoitzaren batzarrerako gaiak proposatzeko aukera izan zuten.
Hitzorduak
• Apirilaren 15ean, ostegunean, 19:00etan, Muruetan.
• Apirilaren 16an, ostiralean, 19:00etan, Goikirin.
• Apirilaren 17an, larunbatean, 10:00etan, Zaloan.
• Apirilaren 18an, igandean, 12:00etan, Ibarran.
• Apirilaren 19an, astelehenean 10:00etan, Arbaitzan.
• Apirilaren 24an, larunbatean, 11:00etan, San Miguelen.