Gizarte-bazterketako egoerak prebenitzeko, saihesteko edo arintzeko beharrezkoak diren gastu espezifikoei aurre egiteko baliabide nahikorik ez duten pertsonentzako prestazio ekonomiko ez-periodikoak dira Gizarte-larrialdietarako Laguntzak (GLL). Besteak beste, honako gastuak ordaintzera bideratzen dira:
- Etxebizitza erabiltzeko eta mantentzeko gastuak.
- Alokairu-gastuak.
- Etxebizitza edo bizitoki bat erosteagatik hartutako kredituen interesek eta amortizazioek eragindako gastuak.
- Energia-gastuak.
- Uraren, estolderiaren eta zaborren gastuak, baita hiri- eta landa-ondasun higiezinen gaineko zergarenak ere.
- Ohiko etxebizitzaren edo bizitokiaren bizigarritasunerako eta oinarrizko ekipamendurako beharrezko gastuak.
- Jabekideen erkidegoaren kuotatik eratorritako gastuak, baita etxebizitzaren segurtasunarekin lotutakoak ere.
- Lehen mailako premiei dagozkien gastuak (janzkera, hezkuntza, prestakuntza eta osasun-arreta, sistema publikoek estali gabe).
- Zorpetze-gastuak.
Eskaerak egiteko epea urtean zehar luzatuko da. Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan informazioa eskatzeko edo hitzordua eskatzeko, 94 633 96 33 telefonora deitu behar da.