Zenbait obra burutu ditu udal Hirigintza Arloak azken hilabeteetan, Arbaitza, Zaloa eta Garaigortarako bideetan, hain zuzen ere.
Zaloako bidean, bihurgune bat zabaldu da; Garaigortako bidean, bestalde, eremu luze bat hormigonatu da. Amaitzeko, Arbaitzarteko bidearen zati bat egokitu dute.
Guztira, 30.000 euroko aurrekontua izan du udalak bide horiek guztiak atontzeko.