Komunalera igoko diren zekor ugaltzaile guztiek (zekor gazteak ere bai) hurrengo dokumentazioa aurkeztu beharko dute:
- Hazitarako animaliaren arrakadea eta larre komunean sartzeko edo askatzeko aurreikusitako data.
- Trikomonen proben ziurtagiria eta proben datak.
Gutxienez, 2 proba egin beharko dira, 14 egunez bereizita eta geldialdi sexuala baino 21 egun lehenago. Zekorra larrean askatzeko aurreikusitako data baino 2 hilabete gehiago izan beharko dute trikomonen probek (2020/2021eko neguan egindako probak baloratu ahal izango dira).
Dokumentazioa aurkeztu behar da Abeltzainen Elkartean edota Orozkoko Udalean zekorrak askatu aurretik.
Orozkoko pastuetako behien kasuan, animaliak komunalera askatu aurretik, beharrezkoa da hauek IBR txertoa jarrita izatea zein saneamendu-kanpaina eginda egotea.