Nerbioi-Ibaizabaleko saneamendu- eta arazketa-lanak apirilean abiatu ziren Orozkon. Bi kolektore-sare berri eraikitzea da proposamena, bata Nerbioi ibaiarentzat eta bestea Altube ibaiadarrarentzat. Biek hondakin-urak eramango dituzte araztegietara, hau da, Markijanara eta Basaurbera, hurrenez hurren.
Instalazio horiek Amurrio, Aiara, Laudio eta Orozko udalerriei emango diete zerbitzua. 1. loteko obren barruan, Amurrioko eta Aiarako hiri- eta industria-isurketetarako saneamendu-kolektoreak egingo dira. 2. loteko obrei dagokienez, aldiz, Orozkoko eta Laudioko hiri- eta industria-isurketen saneamendu-kolektoreak instalatuko dira.
Orozkon, zehazki, sei zatitan banatuko da exekuzioa:
1. Hegoaldetik Zubiaurreko zubiraino (tarte hori hasita dago eta 2 hilabeteko iraupena izango du, gutxi gorabehera).
2. Artiachetik Torlanderainoko tartea (hori ere abiatu da).
3. Katea auzotik Burrullagara arteko tartea.
4. Industrialdetik Atxondoraino.
5. Torrezar industrialdea.
6. Kantarranatik Presatxuraino.