Maiatzaren erdialdetik aurrera, COVID-19aren pandemiak eragindako premia-egoerak arintzeko diru-laguntzak eskatu ahal izango dira udaletxeko bulegoetan. Urtarrileko osoko udal bilkuran onartutako bi laguntza-pakete dira; lehena, premia-egoeran dauden bizilagunentzat, eta bigarrena, enpresa txiki eta langile autonomoentzat.
Jarduera ekonomikoei dagokienez, aparteko laguntza ekonomikoa emango zaie pandemiaren ondorio negatiboak pairatzen dituzten autonomoei eta ostalaritza eta ostatu-sektoreko enpresei; laguntza honek, guztira, 7.750 euroko aurrekontua izango du.
Kolektibo horri, halaber, tasen % 95eko hobaria aplikatuko zaio lursail publikoa okupatzeagatik (terrazak), baita ur-horniduraren fakturazioaren beste %95 ere. Kolektibo horrentzako laguntzak 2020. eta 2021. urteetan aplikatuko dira, atzeraeraginez.
Premia-egoeran dauden pertsonei emango zaizkien laguntzei dagokienez, guztira 35.000 euro inbertituko dira. Prestazio horien helburua da egoera ahulean dauden kolektiboentzako laguntzen estaldura osatzea eta, kasu batzuetan, handiagotzea.
Bi kasuetan, kreditua agortzen bada eta erantzun gabeko eskabideak baldin badaude, aurrekontu-partida handitu ahal izango da ebatzi gabeko eskaerei erantzuteko.