Lorra eta Gorbeialdearen laguntza teknikoarekin batera, larre publikoen udal ordenantza berritzeko eta egokitzeko lanean ari dira udal talde politiko guztiak. Hainbat bilera egin eta gero, sektore hau bizi ari den egoera diagnostikatu ahal izateko ikerketak burutu dira.
Abeltzaintzaren egungo egoera eta haren bideragarritasunerako funtsezko puntuak islatu nahi dira. Aldi berean, onura sozialak eragitea da xedea, jakitun izanik erantzun berritzaileak eta parte-hartzaileak sustatu behar direla Orozkon erabilera estentsiboko abeltzaintza-ustiategien lehiakortasuna hobetzeko.
Itxina abeltzainen elkartea funtsezko zutabea izango da udal ordenantza berri hau bizia eta ez estatikoa bihur dadin.
Herritarrek parte hartuko dute prozesuan. Udaleko lantaldeak zirriborroa idatzi bezain laster, abiapuntuko dokumentu gisa bidaliko zaio Itxina abeltzainen elkarteari, horiek tokiko larreen kudeaketa-ereduari buruzko proposamenak eta ikuspuntuak txerta ditzaten.