Irailaren 17a izango da aurtengo Orozko Klik lehiaketan parte hartzeko azken eguna. Txapelketaren 2. edizioan, Orozkon erroldaturik dauden 14 urtetik gorako pertsona fisiko edo juridiko guztiek har dezakete parte. Parte-hartzaile bakoitzak herriarekin zerikusia duen 6 argazkiren bilduma aurkeztu beharko du.
Parte hartzeko, infoinduma@yahoo.es posta elektronikora bidali behar dira argazkiak, -OROZKO KLIK 2021- izeneko gaiarekin eta lehiaketaren oinarrietan jasotzen den formatuarekin.
Argazkigintzan aditua diren pertsonez osatutako epaimahaiak irailaren 20tik 30era bitarteko astean baloratuko ditu bildumak, eta azaroaren 5ean argitaratuko da emaitza udal webgunean.
Honako sariak banatuko dira:
A/ 6 argazkiren bilduma onenarentzako: 300 €
B/ Bigarren sailkatuarentzat: 200€
C/ Hirugarren sailkatuarentzat: 100€