Orozkoko denboraren kapsula bultzatze aldera, INDUMAk txoko batean parte hartzeko izen-emateak hasi ditu. Txoko horretan mezuak idatzi eta argazkiak atera ahal izango dira, ontzian sartzeko. Ekainaren 19an eta 20an izango da, 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 19:00ak arte.
Txokoko sarrera 4 pertsonako taldeetan antolatuko da eta aldez aurretik izena eman beharko da, Indumaren bulegoan bertan, 94 633 99 45 telefonora deituz edo infoinduma@yahoo.es helbidera idatziz.
Aipatzekoa da herritarrek denboraren kapsula honetan beren oroitzapenak sartzen jarrai dezaketela, uda amaieran itxi eta 10 urte barru irekiko baita.
Parte hartu nahi dutenek Indumatik pasa daitezke beren gauzak uzteko. Gaur egungo mezu eta objektu txikiak (gutunak, marrazkiak, etab.) jasoko dira, etorkizunean aurkitu ahal izateko.