65 urtetik gorakoentzako Nagusilagun programa irailean hasiko da berriro, Kultura Etxean eta doan.
Izen-emateak abuztuaren 13ra arte egingo dira Udaleko Gizarte Zerbitzuetan, aurrez aurre 08:00etatik 15:00etara, 688 76 91 33 telefonora deituz edo dorletaazkuenaga@agintzari.com helbidera idatziz.
Izena, abizenak eta harremanetarako telefono-zenbaki bat eman beharko dira izena emateko.
Aipatzekoa da taxi zerbitzua eskatu ahal izango dela.