Orozkoko Museoak COVIDaren kontrako Jomuga Seguruaren bereizgarria jaso du

Erabiltzailearen aurpegia Orozkoko Udala 2021ko abu. 10a, 13:06

Orozkoko Museoa, artxibo irudi batean. / Orozkoko Udala

Estatuko Turismo Idazkaritzak esleitu dio, 2020ko ekainean pandemia dela eta museoak eginiko kontingentzia planagatik.

COVIDaren kontrako jomuga seguruaren bereizgarria erdietsi du Orozkoko Museoak Estatuko Turismo Idazkaritzaren eskutik, pandemia dela eta 2020ko ekainean, museoa berriz zabaltzean, eginiko kontingentzia planagatik.

Ebaluazioa SICTED proiektuaren bidez egin da. Proiektu horren helburua turismo-helmugen kalitatea hobetzea da, eta Estatuko Turismo Idazkaritzak (SETUR) sustatu du, Udalerrien eta Probintzien Espainiako Federazioaren (FEMP) laguntzarekin. Federazio horrek 36 lanbide ezberdinetako turismo-zerbitzuekin lan egiten du, turistaren esperientzia eta gogobetetasuna hobetzeko xede nagusiarekin.

COVID turismo-zerbitzuak

SICTED proiektuaren bidez, Estatuko Turismo Idazkaritzak laguntza ematen die parte hartzen duten turismo-establezimenduei, COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren ostean normaltasunera itzultzeko egokitzapen-prozesuan, hain zuzen.

Horretarako, eta turismoaren sektorean SARS-CoV-19 koronabirusa kutsatzeko arriskua murrizteko asmoz, Jardunbide Egoki Aurreratuak sortu dira. Jardunbide Egoki horiek Turismoko Estatu Idazkaritzak eta Osasun Ministerioak egokitu dituzte "Turismoaren sektorean SARS-CoV-19 koronabirusak kutsatzeko arriskua murrizteko Gidaliburuak” oinarri izanda eta Espainiako Turismo Kalitatearen Institutuarekin (ICTE) lankidetzan.

Prozesu honetan aritu diren zerbitzu turistikoek SICTED kanpo-ebaluazioa ezarri eta gainditu dute, COVID-19aren aurkako Jardunbide Egoki Aurreratuetan jasotako betekizun guztiak zorrotz betetzen direla bermatzeko, eta bezeroei zerbitzu kontrolatuagoa eta seguruagoa eskaintzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide