Zenbait oposizioren gaitegiak kontsultatu ahalko dituzte orozkoarrek udal liburutegian. Ezin izango da liburuak etxera eraman, baina gaien kopiak egiteko aukera egongo da. Hurrengo gaitegiak daude herritarren eskura:
- Kasu praktikoak: administrari laguntzailea, tokiko korporazioak, udalak, diputazioak, kabildoak eta consells insulars, 2019. urtea
- Osakidetzako Euskal Zerbitzuko gidariak, 2012. urtea
- Osakidetzako 2012ko mantentze-lanetako ofizialak
- Udalgida, IVAPeko orritik deskargatu daitekeena.
Haurrentzako material berria ere jaso du liburutegiak, DVDak zein liburuak. 8 eta 11 urte bitartekoei bideratuta dauden hainbat liburu daude: Iparraldeko jainkoak, Sorgin Gazteak, Los Cinco, Snoopy, etab.
Aipatu beharra dago liburutegian bi ordenagailu eramangarri erabil daitezkeela. Horiek erabiltzeko, NANa utzi eta inprimaki bat baino ez dute bete beharko interesdunek. Ezin izango dira portatilak etxera eraman. Horrez gain, internetik gabeko beste ordenagailu bat dago eta KZguneko hiru ordenagailu ere erabili ahal dira. Bestalde, 5 ebook jarriko dira herritarren eskura eta, kasu honetan, horiek etxera eramateko mailegatua eskatu daiteke.
Gaur egun ez dago Wi-Fi seinalerik udal liburutegian, baina urte amaieran instalatzea aurreikusten da.
EAEko liburutegi publiko bakoitzean dauden liburuak, helbide honetan kontsultatu daiteke: www.eliburutegia.euskadi.eus. Liburuak deskargatzeko edo pelikulak ikusteko, beste helbide hau ere badago: www.eliburutegia.euskadi.eus.
Hemen ikusi daiteke dokumentazioa.