Urriaren 30ean eta 31n Arimen Gaua ospatuko da Orozkon, Gaztetxokoaren eskutik. Txandetan antolatuko da ekintza, eta bakoitzean 8 herritarrek hartuko dute parte.
Lagun edo senide talde bakoitzak 20 minutuko ibilbidea egingo dute. Ibilbidean zehar, sorpresak aurkituko dituzte. Aipagarria da argiak piztuta aritzeko aukera izango dutela umeek.
Izena emateko, infoinduma@yahoo.es helbidera idatzi edo 94 633 99 45 telefono zenbakira deitu dezakete interesdunek.