Orozko Klik argazki lehiaketaren 2. edizioko irabazleak hautatu berri ditu epaimahaiak, irailaren 17an abiatu ondoren. Luis Miguel Escudero Gonzalezen "Orozko beste ikuspuntu batetik" da aurtengo bilduma irabazlea. Bigarren postuan, Arantza San Pedro Uriondoren "Orozko, bakarra" sailkatu da eta, hirugarrenean, Maialen Jauregui Arbaizaren "Urtaro artean".
Horietako bakoitzak herriarekin zerikusia duen 6 argazkiren bilduma aurkeztu du txapelketara eta 18 argazki horietatik, 12 aukeratu dira Udalaren urteko egutegia egiteko.
Sari banaketa
Irabazleak 300 euroko saria jasoko du aurten; bigarrenak eta hirugarrenak, bestalde, 200 eta 100 euro, hurrenez hurren. Sari banaketaren data zehazteke dago; irabazleekin harremanetan jarriko da Induma.