Supelaur Kultur Elkarteak Film Laburren Lehiaketaren VI. edizioa antolatu du Orozkoko Udalaren laguntzarekin. Lanak bidaltzeko epea azaroaren 26an amaituko da.
Film laburren lehiaketan parte hartzeko, supelaur.kt@gmail.com helbidera bideoak bidali beharko dituzte parte-hartzaileek. Gehienez, 10 minutuko iraupena edukiko dute lanek, eta euskaraz edo azpititulatuak izan beharko dira.
Laburmetrai onenak 250€ euroko saria jasoko du eta beste 250€ banatuko zaizkio publikoak bozkatutako film labur onenari.
Ikus-entzunezko rallya
Bestalde, abenduaren 3 eta 4an, rallya egingo dute. Talde parte-hartzaileek abenduaren 3an eman beharko dute izena, 17:00etan Supelaur Kultur Elkartean. Hurrengo eguneko 17:00ak arte izango dute lanak grabatu, muntatu eta aurkezteko.
Kasu honetan, gehienez 3 minutuko lanak izango dira, berriz ere euskaraz filmatuta edota azpititulatuta. Sariari dagokionez, 250€ euroko ordainsaria jasoko du irabazleak.