Santa Luzia azoka abenduaren 11n izango da, Terreñako behi lehiaketarik gabe

Erabiltzailearen aurpegia Orozkoko Udala 2021ko aza. 26a, 07:00

Aurten ez da behin lehiaketarik egongo. / Aiaraldea.eus

Ez da Terreñako behi lehiaketarik egongo Orozkon eta gainerako jardueretan beharrezko prebentzio-neurriak bermatuko dira.

Abenduaren 11n, larunbatean, Santa Luzia azoka ospatuko da Orozkon beste behin ere. COVID-19a dela eta, aurten ere ez da Terreñako behi lehiaketarik egongo Orozkon eta gainerako jardueretan beharrezko prebentzio-neurriak bermatuko dira. Hala ere, iaz bertan behera utzitako zenbait ekintza berrartuko dira.

Tokiko elikagaien eta artisautza produktuen azoka 10:00etatik 14:00ak arte izango da. Bisita gidatuak egingo dira orduero, 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan, eta Museoak 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzako tailerra eskainiko du. Ekintza horietan, plaza mugatuak ezarri dira, beraz, izena eman beharko da aldez aurretik Museoan.

Bestalde, 11:00etatik 14:00ak arte, egurrezko jolasak antolatuko ditu Kalakak Zubiaur Plazan eta, azokak iraun bitartean, saskigintza erakusketa ikusteko aukera egongo da artisautza-postuen gunean.

Merkatuan gastatutako 30€ bakoitzeko, bertoko produktuez osatutako oparia jasoko dute herritarrek, izakinak agortu arte. Gainera, azokan erositako pertsona guztiek hainbat produktu-loteren zozketan parte hartuko dute. Zozketa 14:00etan egingo da.

Ekintza gehiago museoan

Azokarekin bat eginez, beste bi ekintza eskainiko dira Orozkoko Museo Etnografikoan.

Alde batetik, 'Si tú me dices beee, lo ovejo todo. Nire bikotea artzaina da!' erakusketaz gozatzeko aukera egongo da abenduaren 10tik 26ra, Mutur Beltz proiektutik antolatuta.

Bestetik, gai horri buruzko hitzaldia ere egongo da: "Repensar el caserío desde la experiencia creativa: Mutur Beltz". Kasu honetan, abenduaren 10ean izango da, 18:30ean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide