Lankidetza-hitzarmena onetsi du Orozkoko Udalak Bartzelonako Aldundiarekin, Vallgrassako Arteen Zentro Esperimentalaren eta Orozkoko Museoaren artean kultura-jardueraren trukea ezartzera bideratutako ekintzak gauzatzeko helburuarekin, hain zuzen.
Lankidetza-hitzarmena arte-zentroen artean informazioa zabaltzea erraztuko du eta indarrean jarri da lau urterako, luzatzeko aukerarekin.
Vallgrassako Arte Esperimentalen Zentroa eta Orozkoko herria berriro elkartuko dituen kolaborazioa Vallgrassako zentroko ‘Atez Ate’ erakusketa da, Orozkoko Museoan ikusgai egongo dena azaroaren 30etik abenduaren 31ra.
Helburuak
Lankidetza-hitzarmenean, hainbat xede ezarri dira, besteak beste, bi lurraldeetako biztanleek elkar ezagutzea, naturagune babestuek kultura-ondarearen kontserbazioan izan dezaketen eginkizuna agerian jartzen duten kultura-ekintzak garatzea eta trukatzea, garapen ekonomiko jasangarrien arloan esperientziak partekatzea eta bien arteko trukerako programa pedagogikoak garatzea.