Zuhaitz magikoak jasoko ditu aurten Orozkoko haurren gutunak. Gaztetxokon egongo da abenduaren 14an, 16an, 21ean eta 23an, 18:00etatik 20:00ak arte. Edukiera kontrolatzeko, aldez aurretik eman beharko da izena Induman, 93 633 99 45 telefonora deituta edo infoinduma@yahoo.es helbidera idatzita.
Horrez gain, hainbat ekintza antolatuko dira Gaztetxokoan, albiste honetako PDF artxiboetan kontsultatu daitezkeenak.
Olentzeroren kalejira abenduaren 24an izango da, Supelaur Kulur Alkarteak antolatuta. Egoitzatik abiatuko da, 16:30etik aurrera. 17:30ak aldera, Olentzerori harrera egingo diote eta lehentasuna izango dute kalejiran parte hartuko dutenek.
Bestalde, abenduaren 17an, trikiti, pandero eta txalaparta ikasleen kontzertua izango da, 19:00etan, Donibane Aretoan.
Abenduaren 28an, 17:00etatik 19:00ak arte, gela pedagogikoa eskainiko du Orozkoko Txirrindularitza Elkarteak kantxa estalian. Aipatzekoa da parte hartzaile bakoitzak bizikleta eraman beharko duela. Hilaren 31n, gainera, San Silvestre Duatloia antolatuko dute. Lasterketa Zubiaur plazan hasiko da 16:00etan.
Amaitzeko, urtarrilaren 3an eta 4an, Jolas Parkeaz gozatzeko aukera egongo da kiroldegian. Ordutegia 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 19:00ak arte izango da. COVID-19aren aurkako segurtasun neurriak bermatuko dira.