2022ko urtarriletik aurrera, Orozkon erroldatutako pertsonek Kirol Txartela erabili ahal izango dute. Txartel birtual horren bidez, ekimenera batu diren gainerako herrietako kirol-instalazioetara sartzeko aukera izango dute. Besteak beste, Amurrio, Laudio, Ugao-Miraballes, Arrigorriaga, Basauri eta Bilbo daude egitasmo honen barruan.
Doako zerbitzua izango da Orozkoko kiroldegiko erabiltzaileentzat. Interneterako konexioa duen gailu mugikor bat baino ez da behar eta, baldin ez badute, herritarrek kirol-txartela eta NANa aurkeztu ahal izango dituzte.
Nabarmentzekoa da instalazio batzuek Kirol Txartelaren bidez sartzeko ordutegia mugatzen dutela, jende pilaketak saihesteko. Jarduera bakoitzerako erabilera-ordutegiak eskaintzen ditu aplikazioak.
Informazio gehiago nahi izanez gero, kiroldegiko telefonora (946 33 96 16) deitzeko aukera dago.