Orozkoko adinekoen diagnostiko-txostena

Erabiltzailearen aurpegia Orozkoko Udala 2021ko abe. 29a, 07:00

Landalab proiektuaren barruan, Agintzari elkartearekin elkarlanean eta Europako funtsen finantzaketarekin, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan (OGZ) informazio-sistema integral bat sortzeko eta instalatzeko lan egin da.

Sistema honen diagnostiko-txostenak erakusten duenez, Orozkon 65 urtetik gorako 551 pertsona bizi dira, udalerrian bizi diren pertsonen %20,3. Horietatik 207 lagunek (%7,6) 80 urte baino gehiago dituzte, eta horietatik %60,9 (126) emakumeak dira.

Zahartze-tasak (65 urtetik gora) eta gainzahartze-tasak (80 urtetik gora) EUSTATek 2020an Bizkaian jasotako datuen antzekoak dira.

Bakarrik bizi diren adinekoei dagokienez, 110 dira Orozkon; horietatik 58 dira 80 urtetik gorakoak. Halaber, egoera ahulenean daudenen bolumena jaso da, prekarietate ekonomikoaren, mendekotasunaren, oinarrizko baliabideen urruntasunaren eta abarren adierazleak aintzat hartuta.

Pertsona horiek guztiek gutun bat jasoko dute Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetatik, beren egoera, laguntza-sarea eta babes-sentsazioa ezagutzeko. Beste hainbat baliabide aktibatzea ere baloratuko da.

Bestalde, hilabete hauetan auzozainak bezala laguntzeko prest dauden bizilagunekin harremanetan jarri dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide