Euskararen inguruko dinamika berrian parte hartu ahalko dute aurten Orozkoko gazteek. Izan ere, 2022ko Korrika lehen helmuga izango duen Euskara Batzordearekin bat egiteko gonbidapena jaso dute.
Gazteen Euskara Batzorde honek hainbat dinamika, jarduera eta erronka diseinatuko ditu, Orozko herri euskalduna izateko benetan.
Ekimenaren aurkezpen saioa urtarrilaren hirugarren astera atzeratu dute. Urtarrilaren 18an eta 21ean izango da Gaztetxokoan, arratsaldeko 18:30ean. Horren ostean, proiektuan parte hartzea erabaki ahalko dute gazteek.
Aurkezpen saiora bertaratutako direnen artean, zinemarako sarrerak zozkatuko dituzte.