Correosen bulego berria sortzeko lanak abian dira, eta urtarrilaren erdialdean amaitzea da aurreikuspena, baita lekualdaketa ahalik eta azkarren egitea ere.
Bulego berria Gaztetxokoan kokatuko da eta, horretarako, lokalaren zati bat okupatu da. Gaztetxokoak toki gutxiago izango du lokal horretan; zentzu horretan, zerbitzu hori Gizarte Etxera eramango dela nabarmendu beharra dago.
Obraren aurrekontua 34.000 eurokoa da. Orain arte, Udalak 6.000 euroko urteko errenta ordaindu du aurreko bulegoagatik.