Ibilgailu elektrikoak kargatzeko gunea erabili ahalko dute laster orozkoarrek Hegoalden.
Aurreikuspenen arabera, urtarrilean jarriko da abian zerbitzua. Instalazio honen hasierako aurrekontua 10.200 eurokoa izango da.
Aipatzekoa da puntu elektriko honek bi hargune izango dituela, hau da, aldi berean bi ibilgailu kargatzeko aukera egongo dela.