Abenduaren erdialdeko euriteek eta uholdeek luiziak eragin zituzten udalerriko hainbat gunetan. Besteak beste, Garaigorta, Goreitze, Aspigorta, Katadio eta Urrejolako bideetan eta Ugalde-Muruetako bi zonaldetan jazo ziren. Berazan, adibidez, ibaiak gainezka egiteaz gain, lur-jausi arin bat ere gertatu zen. Bestalde, Arbaizan, bi erorketa identifikatu ziren eremu berean.
Landa-bideak konpontzea
Konponketa horiei aurre egiteko, 100.000 eurotik gorako aurrekontua aurreikusi du Udalak, eta, hori dela eta, udal aurrekontu-partida egokitu da.
Hain zuzen ere, inbertsio horiek egiteko, hainbat doikuntza zehaztu dira 2022ko aurrekontuetan, bideak konpontzeko ekintzetan inbertitzen den zenbatekoa handituz. Bideak egokitzeko partida 91.037 eurokoa izan da 2021ean, eta 135.000 eurokoa 2022an. Bestela esanda, aurten aurreko ekitaldian baino 43.963 euro gehiago bideratuko dira.