Urtarrilaren 20an hitzarmena sinatu du Udalak Laguntza Teknikoen Bankuarekin (Udal LTB). Mugikortasun-zailtasunak dituzten pertsonek laguntza teknikoak (gurpil-aulkiak, garabiak, makuluak, ohe artikulatuak, etab.) eskuratzea errazteko ekimena da, euren erosmen ahalmena alde batera utzita.
Herritarren batek erabiltzen ez duen laguntza teknikoren bat izanez gero, BAT erakundeari eman diezaioke, bat@fundacionabueloactual.org helbidera idatziz edo 94 440 91 16 zenbakira deituz. Laguntza teknikoa behar izatekotan, ordea, Udalaren gizarte-zerbitzuen arloan eska dezakete herritarrek.