Beste ekitaldi batez, laguntza ekonomikoak emango dizkie Udalak kalteberatasun-egoeran dauden udalerriko pertsonei. Prestazio horien helburua da premia-egoeran dauden kolektiboentzat dauden diru-laguntzak osatzea eta, kasu batzuetan, handiagotzea. Beraz, bateragarriak dira beste erakunde batzuek helburu berarekin ematen dituztenekin.
Hainbat laguntza-osagarri eskatu ahal izango dira, besteak beste, honako gastu hauei aurre egiteko: alokairua, energia, altzariak eta etxetresna elektrikoak, etxebizitzako oinarrizko baliabideen egokitzapena, konponketak eta instalazioak, oinarrizko premiak, zorpetzea, interesak edo kredituen amortizazioa, etab.
Laguntza horien oinarrietan kontsultatu ahal izango dira diruz lagundu daitekeen kontzeptu bakoitzari dagozkion zenbateko zehatzak, baita horiek eskatu ahal izateko bete behar diren baldintzak ere. Eskabideak aurkezteko epea abenduaren 31n amaituko da.
Herritarrek Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzura jo ahal izango dute 08:00etatik 14:00etara. Bertan, aurkeztutako dokumentazioa egiaztatuko dute eta zalantzak argituko dituzte. Aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da.