Wi-Fi seinalea dago udal liburutegian urtarriletik, eta horren bidez herritarrek Internetera sartzeko aukera dute dohainik, bai gailu mugikorretan, bai lokal berak dituen ordenagailuetan. Liburutegian bertan hiru ordenagailu erabil daitezke, bi ordenagailu eramangarri eta mahaiko ordenagailu bat.
Horiek guztiak liburutegitik irten gabe erabili behar dira. Ordenagailu eramangarrien kasuan, beharrezkoa da NANa aurkeztea eta erregistro-inprimakia betetzea horiek erabili ahal izateko. Mahaigaineko ordenagailua hirugarren gelan dago eta, hori erabiltzeko, nahikoa da liburuzainari baimena eskatzea.
Horrez gain, herritarren eskura daude liburu digitalen 5 irakurgailu (e-book). Ordenagailu eramangarriak ez bezala, mailegu gisa eska daitezke, hau da, etxera eraman ahal dira. Liburu elektronikoak liburutegian edo Interneterako sarbidea duen beste edozein lekutan deskarga daitezke, eta mailegua Absysnet-en erregistratuta geratzen da.
Ordenagailuak eta e-bookak, batez ere, 14 urtetik gorako erabiltzaileei daude zuzenduta; beraz, adin tarte horretako orozkoarrek lehentasuna izango dute. Bestalde, KZguneak bere ordenagailuak ere baditu eta horietan saioa hasteko pasahitzik izan ezean, liburutegiko langileei eska dakieke.