Martxoaren 8an den Emakumeen Nazioarteko Egunerako programazio zabala antolatu du Berdintasun Arloak, Matxintxu emakume-elkartearekin eta Kultura arloarekin batera.
Lehenengo jarduera Ni STEAM Emakumea erakusketa izango da, martxoaren 1etik 14ra. Nerbioi-Ibaizabal eskualdean bizi diren edo lan egiten duten zientziaren edo teknologiaren arloko hamaika emakume dira protagonistak. Erakusketa honen helburua erreferenteak diren emakume zientzialariak ikusaraztea da, gazteentzako inspirazio-iturri izan daitezkeenak.
Bestalde, hileko kultur jarduerak ere emakumearen ingurukoak izango dira. Hileko KulturBarikuan, martxoaren 4an, ostiralean, Benetan Be antzerki taldeak Porno vs Afrodita (edo I love #GorkaUrbizu) antzezlana eskainiko du. Zinema morea, gainera, hilaren 6an, 13an, 20an eta 27an, igandeetan, izango da.
Martxoaren 8a 20:00etan hasiko da, Bamba Feministak eskainiko duen batukadaren eskutik eta Matxintxuk antolatuta. Ondoren, ohiko kontzentrazioa egingo da eta manifestua irakurriko da.
Hilaren 12an, larunbatean, Irantzu Varelak Villana bakarrizketa eskainiko du Donibane Aretoan.
Martxoaren 22tik apirilaren 5era, Aiaraldeko mugimendu feministaren historiari buruzko erakusketa bat izango da Museoan.
Azkenik, 8 urtetik gorako haurrek gai feministen escape room batean parte hartu ahal izango dute Induman, hilaren 25ean eta 26an.