Jai batzordearekin urteko lehenengo bi bileretan -otsailaren 14an eta 18an egindakoak- landutakoarekin bat etorriz, jaiak antolatzea da Udalaren asmoa. Tokiko kultura eta kirol elkarteen, taldeen zein bestelako eragileen berraktibazioa abiatuko dute, beraz, antolinzaleek jai egitaraua prestatzeko.
Hala ere, nabarmendu beharra dago COVID-19aren bilakaeraren menpe egongo dela ospakizuna eta osasun agintariek hala arautzen badute, ekintzak atzeratzeko edo bertan behera geratzeko aukera dagoela.
Antolinzaleak Jai Batzordearen datorren bilera martxoaren 14an izango da, 19:00etan, Gaztetxokoan, eta egitaraua lantzen jarraituko dute.