Udaberriko auzo batzarrak apirilaren 30etik maiatzaren 14ra bitartean izango dira. Honako gaiak jorratuko dituzte: azken 6 hilabeteetan auzo bakoitzean eginiko ekintzak, azkenengo batzarretan jasotako eskaeren jarraipena eta herritarrek planteatzen dituzten proposamenak. Beste hainbat afera puntual landuko dituzte, hala nola parke eolikoak, banda zabalaren egoera, saneamendu-obren atzerapena eta zibismoaren inguruko ordenantza.
Hitzorduak
- Apirilaren 30ean, larunbatean, 10:00etan, Zaloako ermitan.
- Apirilaren 30ean, larunbatean, 12:00etan, Ibarrako eskolan.
- Maiatzaren 5ean, ostegunean, 19:00etan, Muruetako sozialean.
- Maiatzaren 6an, ostiralean, 19:00etan, Goikiriko txokoan.
- Maiatzaren 8an, igandean, 10:00etan, Arbaitzako txokoan.
- Maiatzaren 14an, larunbatean, 11:00etan, San Migeleko ermitan.