Maiatzaren 17an den LGTBI+fobiaren aurkako eguna aldarrikatzeko ekintza parte-hartzailea abian jarri du udalerriko Berdintasun arloak, Orozkoko haur, gazte zein helduen artean kontzientzia pizteko helburuarekin. Adin guztietako herritarrei bideratuta dago; izan ere, ahalik eta pertsona gehien parte hartzea da asmoa. LGBTI+ kolektiboaren aldeko argazkien collage edo bideo muntai batean parte hartuko ahalko dute orozkoarrek maiatzaren 2tik 17ra bitartean.
Interesa izanez gero, albiste honetan eskuragarri dagoen ortzadarraren banderarekin argazki bat atera eta berdintasun.orozko@bizkaia.org helbidera bidali behar dute herritarrek. Ortzadar bandera inprimatu edo, bestela, telefonoan edo ordenagailuan jarri daiteke. Kasu guztietan, argazkia horizontala izan behar da.
Jarraibideak
- Ekintza: Argazki horizontala egin LGTBI+ banderarekin.
- Nora bidali: berdintasun.orozko@bizkaia.org
- Helbide elektronikoaren gaia: mosaico Stop LGTBIfobia.
- Epea: maiatzaren 17a.