Diagnostiko honen helburu orokorra da aztertzea zer eragin duen gaur egungo zainketa sistemak Orozkon mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileen osasun emozionalean eta egoera sozioekonomikoan, COVID-19aren pandemiaren eragina azpimarratuz.
Galdetegi hau haurrak, mendekotasuna duten adinekoak, zaintza behar duten gaixoak eta antzekoak zaintzen dituzten pertsona guztiei zuzenduta dago, bai saririk jaso gabe familia barruan, bai ordainpean.
Galdetegia https://labur.eus/ZaintzaOrozko estekan bete daiteke edo, nahiago izanez gero, albiste honetako PDFa bete daiteke eta udaletxean aurkeztu. Bete beharreko galdetegia Induman, farmazian, osasun zentroan eta udal Gizarte Zerbitzuetan ere eskuratu daiteke.