Herritarren proposamenak jasoko ditu Udalak gizabide-ordenantza berrirako

Erabiltzailearen aurpegia Orozkoko Udala 2022ko mai. 11a, 11:52

Askotan, Orozkoko espazio publikoetan ekintza bandalikoak eta gizabidearen kontrako jokabideak antzeman dira: pintaketak, tolestutako zirkulazio-seinaleak, kendutako zakarrontziak, apurtutako zabuak, farolak eta bankuak, etab. Kalteen zerrenda luzea da eta urtero milaka euroko inbertsioa egin behar da konponketetan, garbiketan edo elementuen berriztatzean. Diru hori udaleko diru-kutxatik, eta, finean, herritar guztien poltsikoetatik ateratzen da.

Araudi berria

Arazoari aurre egiteko, Udalak kontzientziazio kanpaina batetik harago joan nahi du, eta ordenantza berri bat prestatuko du. Horren bitartez, jokabide hauek isunen bidez zuzentzeaz gain, espazio publikoa osatzen duten elementuen zaintza eta babesa balioan jarri nahi ditu, orozkoar guztion ondarea dena. Horretarako, partaidetza-prozesu bat irekiko da orain, herritar guztiek ekarpenak egin ditzaten edo beren iradokizunak, ideiak eta proposamenak helaraz ditzaten eta araudian jaso daitezen.

Interesdunek partehartzea.orozko@hotmail.com helbidera mezu bat igor dezakete edo Udal Erregistroan idatzi bat entregatu euren ekarpenekin. Horretarako epea maiatzaren 20ra bitarte egongo da zabalik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide