Apirilean ireki zuten bulegoa Zubieta Etorbidearen 16. zenbakian. Astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 09:00etatik 10:30era. Lanek 44.000 euroko kostua izan dute. Gastu handia da, baina kontuan hartu behar da Udalak urtean 6.000€ baino gehiago ordaintzen zituela aurreko lokalaren alokairuagatik.