Europako Aldi Baterako Babesari buruzko Zuzentarauaren babespean dauden Ukrainiako errefuxiatuak hartzen dituzten pertsonentzako laguntzak eskatu ahal dituzte dagoeneko orozkoarrek.
Laguntzak zuzenean esleituko dituzte, oinarri arautzaileetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren. Diru-laguntza horiek eskabide hurrenkeraren arabera emango dituzte, kreditua amaitu arte.
Laguntzek hiru hilabeteko iraupena izango dute eta beste hiru hilabetez luzatu ahalko dira. Erregistro Orokorrean eskatu ahalko dira, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan aurretiazko hitzordua hartuta.
Etxean hartzen den pertsona kopuruaren arabera, honako prestazio hauek emango dira gehienez: kide bat (350€ hilean), 2 kide (550€ hilean), 3 kide (700€ hilean) 4 kide edo gehiago (750€ hilean).
Jasotako dirua honako gastu hauei aurre egiteko erabili beharko da: elikadura, higiene-produktuak, osasuna, prestakuntza-gastuak eta hezkuntza sistemak estaltzen ez dituen eskola-gastuak, jantziak, ezinbesteko joan-etorriak eta etxebizitzaren mantentze-lanak.
Horrez gain, udalerrian egiten diren jardueren gastuak ordainduko dira; gehienez 150€ pertsonako araudia indarrean dagoen bitartean.
Eskaerak
Laguntza jasotzeko eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 27an hasi da, hau da, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean.
Orozkoko Udal Erregistroan eska daitezke, jendaurreko ordutegian (8:00etatik 14:00etara), aldez aurretik udal Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan hitzordua eskatuta dokumentazio guztia egiaztatzeko.
Eskabidearekin batera, albisteari erantsitako PDFan zehaztutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute eskatzaileek.